Udalak Euskal Fondoaren hiru proiektu bultzatzeko 136.000 euro bideratuko ditu
Guatemala eta Nikaraguan garatuko diren hiru proiektu bultzatuko ditu Donostiako Udalak. Euskal Fondoarekin hitzartu duten plan operatiboaren bidez, 136.000 euro bideratuko ditu Lankidetza Sailak.
Euskal Fondoaren proiektuetako batek Guatemalako 400 herritarren ur horniketa hobetu nahi du. Ur edangarria jasotzeko beharrezkoak diren biltegi eta hodiak jarri nahi dituzte. 83.000 euroko aurrekontua du proiektuak eta aurrekontuaren erdiari egingo dio udalak aurre.
Bigarren proiektuak berdintasunaren alde egitea du helburu. Udal kudeaketan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu nahi du. 107.000 euroko proiektua da eta 45.000 euro jarriko ditu udalak.
Hirugarren proiektua Nikaraguan gauzatuko dute eta 207 herritarri mailegu bat errazteko aukera eskainiko du.