Eider Rubiok beste denboraldi baterako luzatu du kontratua Bera Berarekin
Bera Bera Eskubaloiarekin beste urtebeterako luzatu du kontratua Eider Rubio donostiarrak. Dagoeneko, Darly Zoqbi, Eli Pinedo, Veronica Cuña eta Yamiley Rodriguezek ere berritu dituzte euren kontratuak Bera Berarekin.
Rubiok 34 urte ditu eta bere hamaikagarren denboraldia beteko du, 2012-2013an. Aurrera begira, pozez dagoela dio: «Denboraldi zoragarria izan daiteke, Txapeldunen Ligan parte hartzeko aukera izango baitugu», adierazi du Rubiok.
Momentu honetan, ABF Ligako bigarren postuan finkaturik dago Bera Bera, 41 punturekin, Itxakoren atzetik. Eta dagoeneko badaki bere istoriako posturik gorenenean bukatuko duela Liga. Elda Prestigio izango da Bera Beraren hurrengo aurkaria, larunbatean, 18:30ean, etxetik kanpo.


