Milaka lagunek parte hartu dute LABek deitutako manifestazioan
Milaka lagunek hartu dute parte LAB sindikatuak deitutako eskualdeko manifestazioan. Besteak beste, Juan Karlos Izagirre alkatea, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide edota ezker abertzaleko kide Joseba Permach bertan izan dira. Erreformen eta krisiaren aurkako oihuak nagusi izan dira Erdialdeko kaleak zeharkatu dituen mobilizazioan.