
UGT eta CCOO sindikatuek batera egin dute Langileen Eguneko manifestazioa. Eguerdiko 12:00etan abiatu dira Alderdi Ederretik, eta Erdialdeko kaleetan barrena krisiaren eta murrizketen kontrako leloak zabaldu dituzte. Banketxeen eta finantza entitateen aurkako mezuak ere oihukatu dituzte, batez ere, Askatasunaren Hiribidera gerturatu direnean.