Bihartik hilaren 22ra egongo da Enplegu Azokan izena emateko epea zabalik
Lan bila ari direnek maiatzaren 30ean eta 31n Igarako Cemei enpresa gunean izango den Enplegu Azokan lan elkarrizketa bat izateko aukera izango dute. Eskainiko dituzten 200 lanpostuetako bat eskuratzeko aukera galdu nahi ez dutenek bihartik hasi eta maiatzaren 22a bitartean eman behar dute izen.
Hitzordu bat lortzeko, Fomentosansebastian.org web atarian izen ematea beste aukerarik ez dago. Hala ere, edozein zalantza argitzeko beharra duenak 943-482800 telefonora dei dezake. Donostia Sustapeneko bulegoetara (Ijentea,6) hurbiltzeko aukera ere badago. Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 18:00etara daude zabalik eta, ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.
Hiriko ekonomia sustatzeko udalak abian jarri duen planaren baitan dago Enplegu Azoka. Plana aurrera ateratzeko 4,3 milioi euro bideratu dituzte eta 1.130 lanpostu sortzeko asmoa du Donostia Sustapenak.