Euskadiko Orkestrak 'Musika irekia' lelopean aurkeztu du denboraldi berria
30 urtean hiru mila emanaldi baino gehiago eskaini ditu Euskadiko Orkestrak. Eta hiru milioi entzuletik gora izan ditu. Gaur denboraldi berria aurkeztu dute, nahiz eta oraingo denboraldia bukatzeko hiru programa geratzen zaizkion. Ekainean bukatuko dute.
Denboraldi berria irailean hasiko da, eta berain hitzetan “kolore askotako mosaikoa” izango da. Abonu denboraldia irailaren 28an abiatuko da Gasteizen eta 2013ko ekainaren 17an amaituko da Bilbon. Obra garrantzitsuak zein gutxi ezagutzen direnak. Lehendabizi interpretatuko diren 17 obra, kolaborazio berriak… Orkestrak 15 programa ezberdin eskainiko ditu, 11 kontzertu Bilbo, Donostia eta Gasteizen; eta 10 kontzertu Iruñean.
Orkestrak lehendabiziko aldiz interpretatuko du G. Mahlerren Seigarren Sinfonia erraldoia. Obra honetan Abonu-Denboraldian lehen aldiz Musikeneko ikasleekin lankidetzan arituko da.
Ken Zazpi, Klasikat zikloan Ken Zazpi euskal pop-rock taldeak bat egingo du Euskadiko Orkestrarekin abenduaren 10etik 14ra izango den KlasikAT berrian. Aurrez Kepa Junkera izan zen ziklo honetan. Orkestra baten errepertorio sinfonikoan ezohikoak diren errepertorioak lantzea da helburua.