Mikel Egiguren -ezkerrean- lortutako tituluekin, Alliezen ondoan (Argazkia: Jai Alive)
Mikel Egiguren aietearrak bukatu du Ameriketako Estatu Batuetako zesta punta denboraldia; eta Euskal Herrira itzultzekotan da, aste honetan bertan. Pozik egoteko moduan dago, izan ere, Miami eta Orlando artean dagoen Fort Piercen, koro hirukoitza eskuratu du. Buruz burukoan eta binakakoan, sailkapeneko lehena izan da, eta aldi berean, bera izan da garaipen gehien lortu dituen puntista.