Parte Zaharreko anbulategia lekuz aldatzeko eskatu dute beste behin jeltzaleek
Udal gobernuak Lasala plazan hutsik dagoen eraikina Osakidetzari eskaintzea nahi du EAJk
Parte Zaharreko anbulategia lekuz aldatzeko eskatu du EAJk beste behin. Lasala plazan duen eraikina Osakidetzaren esku uzteko eskatu diote jeltzaleek udal gobernuari. Egun Esterlines kalean dago, eta Parte Zaharreko eta Erdialdeko bizilagunei ematen die zerbitzua. Horietako asko pertsona edadetuak dira, eta EAJen ustez horientzat irisgarritasun arazoak ematen ditu egungo egoitzak.
Sorospen Etxea
Hiriko beste osasun zerbitzu baten inguruko albistea ere argitaratu dute zenbait hedabidetan. Bengoetxea kaleko Sorospen Etxearen kudeaketaren ardura Gipuzkoako Poliklinikak hartuko duela diote. Datozen hiru hilabeteetan gutxienez. Argitaratutakoaren arabera, Udalak esleipen lehiaketa antolatu bitartean Poliklinikaren esku utzi du zerbitzua. Udal gobernuak, ordea, ez du ezer baieztatu. Ostiralean prentsaurrekoa egingo dute Sorospen Etxearen etorkizunaren inguruan.