Euskalgintzak Txillardegi omenduko du hilaren 12an
Kontseiluak eta Batzenek Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dute hilaren 12an egingo duten jardunaldi baten bidez. Txillardegi jardunaldiak egile donostiarrak euskararen normalizazioari egindako ekarpena ardatz izango du. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan, 10:00etatik 13:30era bitartean egingo dute, eta parte hartu nahi duen orok ateak irekita izango ditu. Antolatzaileek, hala ere, aldez aurretik jakinaraztea nahi dute, lekua mugatua delako. Horretarako, 943-591200 edo (+33) 0559594948 telefono zenbakietara deitu edo idazkaritza@kontseilua.org helbidera idatzi behar da.