Kursaal jauregia handitzeko beste proposamen bat dago mahai gainean
EAJk «premiazkotzat» jo du hiriko ekonomia suspertzeko Kursaala handitzea
EAJko udal bozeramaileak, Eneko Goiak, Kursaala handitzeko biltzar jauregiko kudeatzaileek egin duten proposamen baten berri eman du. Biltzarretarako eremua Kubo Kutxa aretoarekin lotzean datza egitasmoak, eta mila biltzarkide baino gehiagoko batzarrak erakartzea du helburu. EAJk «premiazkotzat» jo du hiriko ekonomia suspertzeko Kursaala handitzea.