Larrotxenera, kantu egitera
Lagunekin kantari 2012ko aldia aurkeztu berri dute Larrotxene kultur etxean
Lagunekin Kantari programa berezia da. Kantariek jendearentzat kantatzen dute lehenengo, eta jendearekin gero. Programa parte-hartzailea da. Publikoa, txandaka, entzule eta kantari baita. 2005etik maiatzean egiten da Larrotxene Kultur Etxean eta kantari ugarik parte hartu dute. Aurten ere bertan izango baitira programaren ekimen gehienak. Ohi moduan publikoak parte hartzeko moduko kantaldiek osatzen dute programaren zatirik handiena, baina erakusketatxo bat, hitzaldi musikatua eta afaria ere izango dira maiatzaren 7aren eta 31ren artean.
- Maiatzak 7: Aire Ahizpen emanaldia.
- Maiatzak 10: Jon Sarasuak Leterekin kantu-berbetan hitzaldi musikatua emango du. Maiatzak 14: Petti kantariaren emanaldia.
- Maiatzak 21: Etxekoekin Kantari: Itziar Zamoraren eta Donostia Kantuz osatzen duten taldeetako partaideen emanaldia.
- Maiatzak 25: 20:00etan kantu jira eta 22:00 kantu afaria.
- Maiatzaren 7tik 25era: 11 urte lagunekin kantari erakusketa.