Plazara Goaz euskara elkarteak informazio mahaia jarriko du, bihar, Sagastiederren
Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak informazio mahaia jarriko du bihar. Bertan, hainbat kanpainen berri emango dute, hala nola, Auzoko egitasmoa, Berria egunkariaren Ziztada, IRUTXULOKO HITZA egunkaria, Errenta euskaraz, Euskaraz osasuntsuago… Horrez gain, salgai dituzten materialak ere eskainiko dituzte: kamisetak, kirol-jertseak eta eranskailuak. Sagastieder plazan, 20:00etan hasita.


