Surfilm Festibal erradikal eta iraultzailea
Aldaketa aroa iragarri nahi du Surfilm Festibal jaialdiak. Aldaketa, suntsipena, eta aldarrikapenaren aroa. 1986ko abuztuko azken egunean, berandu jaiki eta albistegia jarri zuen Nick Waplington argazkilariak. Huntington Beach-en bi hegazkinek elkar jo eta erori egin ziren. Istripua gertatu baino lehen ere, bertara joatekoa zen, surf txapelketa bat baitzegoen. Huntington Beach-era joan eta istripuak eragindako kaosaren irudiak jaso zituen. Surfilm Festibalak Waplingtonen irudiarekin egin du aurtengo kartela. Kartel “erradikal eta iraultzaile” honekin gonbidatu ditu surfzale guztiak Surfilm Festibalaren ekitaldi berrira. Aurten hamar urte beteko ditu.
Surfa, zinema, musika eta festa ekarriko ditu Surfilm jaialdiak. Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 9a bukatuko da. Antzoki Zaharra izango du agertoki nagusi, baina Aquariuma, Gazteszena, Trueba zinea eta Guardetxea ere hartuko ditu.
Surfilm jaialdiak egiten duen Festibaila festa ekainaren 9an helduko da Gazteszenara. Gora Gora Kids, Las Kellies, Joe Crepusculo eta Ocho y Medio DJs izango dira agertokian.