'Iglu bat basamortuan' diskoa aurkeztu du Lauroba musika taldeak (Argazkia: Estitxu Zabala)
Oihuka disko etxearekin kaleratutako bere hirugarren diskoa aurkeztu du Lauroba musika taldeak,
Iglu bat basamortuan. Lauroba anaia donostiarrek sortu zuten taldea, eta egun, bost kidek osatzen dute: Iker Lauroba (ahotsa, gitarra), Haritz Lauroba (bateria), Alain Urkola (gitarra), Iñaki Ortego (teklatua, ahotsa) eta Ane Bastida (baxua, ahotsa). Disko berrian hainbat estilo biltzen saiatu direla esan du Iker Laurobak; “baladetatik hasi eta power popera arteko abestiak”. Gainera, kolaborazio asko izan dituzte, bai hitzak egiteko orduan bai instrumentuetan ere.
Maiatzaren 26an aurkezpen ekitaldia egingo dute Antiguako Dokan. Kontzertuaz gain, beste hainbat ezusteko egongo direla ziurtatu dute.