Donostia / San Sebastian izango da izen elebidunaren idazkera zuzena
Abenduko udalbatzarrean hiriaren izen ofiziala aldatzeko prozesua hastea onartu zen. Gaurko tokiko gobernu batzordean, hiriaren izena aldatzeko proposamena onartu da, eta orain espediente hori Gipuzkoako Aldundira bidaliko dute. Proposamen horren arabera, Euskaltzaindiak dioenari eutsiko diote. Euskaraz, Donostia izango da; eta gazteleraz, San Sebastian. Donostia soilik euskarazko testuetan erabiliko da, eta San Sebastian gaztelerazkoetan. Biak batera erabili behar direnean Donostia / San Sebastian izango da. Izen elebiduna, beraz, ez da gidoi batekin bananduko, haren ordez marratxoa erabiliko da.