Jorge Drexlerrek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu du 'Madera de deriva' Miramonen
Jorge Drexler musikari uruguaiarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Madera de deriva abestia grabatu du Miramonen. Grabaketa hau Drexler gauzatzen ari den proiektuaren parte izango da.
Honen funtsa entzuleek abestiaren zatiak nahi bezala konbinatzean datza, horretarako espresuki prestatutako mugikorrentzako aplikazio baten bidez. Hori dela eta, abesti osoa grabatzeaz gain, hamaika zatitan ere egin dute musika piezaren grabaketa. Irailean kaleratuko den lanaren zatia da gaurko grabaketa.