200 ekitaldik egingo dute talka ostiraletik igandera
Ostiralean abiatuko da hirugarren Olatu Talka. «Luxuzko superekoizpena» izango dela adierazi du Eva Salaberria 2016 bulegoko kudeatzaile koordinatzaileak. 200 ekitaldiz osatutako ekoizpena izango baita, 3.000 lagun eta eragilek bultzatu eta sustatutakoa. Ekoizpena, baina, berezia izango dela adierazi du Igor Otxoa bulegoko kideak, «Donostia 2016 estilora» izango delako. Jaialdiak, gainera, ostegunean Bruselan egingo duten hiriburutzaren izendapen ofizialarekin egingo du bat. Ostiral goizean ekimen berezia egingo dute kaian izendapena ospatzeko.