Aldatzen Laguntzen taldeak 'Ispilua' obra aurkeztuko du Poltsiko Antzerkian
Saioa Royo eta Ion Martinez aktoreak Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko aktoreak dira. Poltsiko Antzerkiaren 21. ekitaldian izango dira bi donostiarrak. ‘Ispilua’ obra eskainiko dute; bikote harremanen inguruko antzezlana da. Bi emanaldi izango dira ikusgai. Lehena, ekainaren 1ean: Añorgako Jolas Etxean. Bigarrena, ekainaren 3an, Amaran, Via Fora tabernan.