Manolo Garciak Kursaalen eman behar zuen kontzertua atzeratu egin dute
Musikariak maiatzaren 16an kantatu behar zuen Kursaal Auditorioan, baina egun horretako kontzertua bertan behera utzi behar izan dute. Izan ere, Manolo Garciari urgentziazko apendizitis ebakuntza egin diote eta aurreikusita zeuzkan kontzertu guztiak atzeratu egin behar izan ditu. Antolatzailea, Kursaal Fundazioa data berriaren zain dago.