Moda iraunkorra izan daitekeela erakutsiko dute Egiako parkean
Bihartik larunbata bitartean, hitzaldi bat, mintegi bat eta bi desfile antolatuko dituzte
Denboraldi batetik bestera modaz kanpo gera daitekeen beldurrik izan gabe, denbora luzez erabil daitekeen arropa badagoela erakutsiko dute biharko hasiko den Moda Iraunkorraren II. Astean. Hori gutxi ez eta berrerabilitako materialarekin ere diseinu dotoreak egin daitezkeela erakutsi eta eztabaidatuko dute.
Bihar abiaraziko duten moda asteak, gainera, esparru berean lanean ari diren profesional eta zaleak elkartzeko asmoa du. Hortaz, moda iraunkorraren gaian gehiago sakontzeko gogoa duena Slow Fashion Spain taldeko Gema Gomezek, bihar, 19:30ean, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean emango duen hitzaldira hurbil daiteke. Ostiral goizeko mintegia profesionalentzat bideratuta dago, hortaz, aurrez izen ematea beharrezkoa da.
Moda Iraunkorraren Astea Alberto Simpatron eta Tytti Thusberg artistek egindako lanekin amaituko dute. Egiako parkean izango dira desfileak, 18:00etan. Eguraldiak lagun, atari zabalean.