Alberto Gastesiren 'Ekaitza' film laburra Nontzefilmak lehiaketan saritu dute
Alberto Gastesi antiguatarraren ‘Ekaitza’ film laburrak euskarazko lan onenaren saria jaso du Nontzefilmak lehiaketan. ‘Ekaitza’ joan den neguan grabatu zuten, Donostian, egun euritsu batean. Aitor Beltran eta Loreto Mauleon aktore donostiarrak dira protagonista. Hurrengo astean, ‘Itzurun’ gehigarrian hari egindako elkarrizketa argitaratuko dugu.