Arrakastatsua izan da Maria Cristina hoteleko altzarien salmenta
Anoetan egindako azokan 350.000 euro bildu zituen udalak
Maria Cristina hotela goitik behera berritzen ari dira. Logelek itxura berria izango dute eta altzari zaharrak aldatzea erabaki dute. Zaharrak zabortegira bidali beharrean salgai jarri zituzten eta ekimena arrakastatsua izan dela aditzera eman dute. Salmentarekin 300.000 euro biltzea espero zuten, Anoetan egindako azokan, ordea, 350.000 euro jaso dituzte. Udalaren kutxarentzat diru sarrera «interesgarria» izan dela esan du Josu Ruiz Sustapen zinegotziak.