Harpidedun egin eta saria jaso
Irutxuloko Hitza Donostiako euskarazko egunkaria hiritarren artean harpidetza kanpaina berri bat egiten ari da, harpidedunak baitira egunerokoaren oinarri nagusia. Orain harpidedun egiten bazara, egunean 0,35€ truke hiriko informazioa jasotzeaz gain, eskaintza berezi honetaz gozatzeko aukera izango duzu: Ekain Sagardo ekoizlearen 6 botilako kaxa oparituko dizugu, zuzenean. Gainera, harpidedun egiten zareten guztien artean, Lekeitioko Metrokua Hotelean, bi pertsonentzako asteburu baterako egonaldia zozkatuko dugu. Ekainaren 1a baino lehen harpidetza egiten baduzu, saria izango duzu. Irutxuloko Hitza soilik harpidetza bidez banatzen da; urteko kuota 77€koa da eta honen truke, antzerkirako, kirol ekintzetarako, jaialdietarako sarreren eta oparien zozketan parte hartu ahal izango duzu.
Orain dela zazpi urte, 2005ko otsailean sortu zen Irutxuloko Hitza eta ordutik 1.700 aletik gora argitaratu dira hiriko informazioa bilduz. Astearte eta asteazkenetan 8 orrialdekoa, ostegunetan 16koa (Itzurun gehigarria barne) eta ostiraletan 24 orrialdeko egunkaria (Gipuzkoako Hitza barne) banatzen zaie harpidedunei. Era berean, Irutxulo.hitza.eus ataria ere argitaratzen du.