Yamamotok poetekin egindako lana jarri du Koldo Mitxelenan
‘6ko 12’ erakusketa zabaldu du Masafumi Yamamotok, Ganbara aretoan
Hamaika poetekin elkarlanean aritu ostean, ‘6ko 12’ erakusketa zabaldu du Masafumi Yamamotok. Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ikusgai egongo da lana, bihartik ekainaren 9ra. Finean, artista japoniarraren lan plastikoa eta poeten hitzak batu dituzte 12 liburu txikitan.Tartean, euskarazko hainbat testu daude, batzuk itzulpenak, eta besteak, jatorrizkoak. Izan ere, Juan Ramon Makuso eta Pello Otxoteko poeta euskaldunek parte hartu dute Yamamotoren proiektuan. 2009an abiatutako proiektua da, eta orain, Yamamoto euskara Japoniara eramateko gogo biziz dagoela aipatu dute.