Ben Stiller, 'Zoolander' (2001) filmean.
Georges Franjuri buruzko atzera begirako klasikoarekin batera, guztira hiru ziklo izango dira ikusgai 60. ekitaldian
Donostiako Zinemaldian Hollywoodeko komedia berria eta Zinema Eraikitzen saleko lan nabarmenenak ikusi ahal izango dira. Ziklo bana eskaini die 60. ekitaldiak. Batetik, jaialdiak Zinema Eraikitzen sailaren hamargarren urteurrena ospatzea erabaki du, eta hari eskaini dio
Zinema eraikitzen. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin zikloa. Zinemaldian azken hamar urteotan izan diren film nabarmenenak berreskuratuko dira bertan. Film horiek ekimen honi esker amaitu dituzte, eta, ondoren, mundu zabaleko nazioarteko zinema-jaialdietan eman eta saritu dituzte.
Eta bestetik, umorezko zinema estatubatuarraren joera berriak:
Very Funny Things. Amerikar komedia berria zikloa. Komedia, Hollywooden tradizio luze-luzea duen generoa, suspertu egin da azken bi hamarkadetan, lotsagabekeriarako, desegokitasun politikorako eta satira sozialerako tokia duen ikuspegi garaikideari esker. Zuzendari, gidoilari, aktore eta komikoen belaunaldi berri bat bilakatu da genero horren egungo erreferente: Peter Farrelly, Judd Apatow, Todd Phillips, Jared Hess, Ben Stiller, Will Ferrell, Seth Rogen, Jason Segel, Tina Fey, Kristen Wiig, Mike Judge, Trey Parker eta Matt Stone dira horietako batzuk.
'The 40 year old virgin' (2005).
Komedia berri horren bilakaera laburtzen duten hogeita hamar titulu aurkeztuko dira zikloan, 80ko hamarkadako zenbait film aitzindari abiapuntu hartuta. Benetako kultu filmak dira,
gross-out comedy delakoaren oinarriak ezarri zituztenak umore lotsagabe eta ikonoklastaz baliatuta, eta haiei esker, John Belushi eta Bill Murray aktoreak, besteak beste, mito bilakatu dira.
Animal House (1978
), Meatballs (1979),
Caddyshack (1980
) eta
Porky’s (1982)dira horietako batzuk
.Hurrengo hamarkadetan ekoitzitako filmek gizartean moldatzen ez den pertsonaia enblematikoa aldarrikatzen jarraitu zuten, eta, karikaturara jota, AEBetako gizarte garaikideari buruzko ikuspegi bitxia eman zuten. Hona hemen izenburu batzuk:
Dude, Where’s My Car (2000
), Zoolander (2001),
Napoleon Dynamite (2004),
The 40 Year Old Virgin (2005
), The Hangover (2009
). Modu batera ala bestera komediara hurbildu diren egungo zinemagile estatubatuar garrantzitsuenetako batzuen lan nabarmenak ere emango dira; esaterako, Richard Linklater (
Dazed and Confused, 1993), Paul Thomas Anderson (
Punch-Drunk Love, 2002), Wes Anderson (
Rushmore, 1998), David Gordon Green (
Pineapple Express, 2008) eta Gregg Araki (
Smiley Face, 2007).
Zinema Eraikitzen. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin atzera begirakoak hamar urte hauetan zehar Donostiatik pasa diren film guztien artean titulu garrantzitsuenetako hemezortzi berreskuratu ditu. Hemezortzi film horiek Zinema Eraikitzen ekimenari esker amaitu ahal izan ziren, eta, ondoren, mundu osoko nazioarteko zinema-jaialdietan eman eta saritu dituzte.
Carlos Moreno zuzendariaren 'Todos tus muertos' (2010) filma.
Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak ere irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan parte hartu dute: Ana Katz, Celina Murga, Tristan Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernandez Cordon, Rigoberto Perezcano, Jorge Duran, Ciro Guerra eta Sebastian Silva, besteak beste.
Zinema Eraikitzen saila 2002an jaio zen, Donostiako Zinemaldiaren eta Toulouseko Rencontres Cinemas d’Amerique Latine topaketen arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Horretarako, bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dira profesional talde baten aurrean, postprodukzio laguntzak jaso ahal izan ditzaten.