Bigarren Zinefesta egingo du Gehituk, larunbatean
Olatu Talka jaialdiaren barruan, Zinefesta egingo du Gehituk, etzi, Viktoria Eugenia Klubean, 22:30ean. Grease ikustera bertaratzen direnek ez dute zinema emanaldi arrunta izango. Filmean parte hartu ahal izango dute, protagonistekin batera dantza eta kantu eginez. Antolatzaileek Olivia Newton John eta John Travolta nahiz bestelako pertsonaiak bezala janztea proposatu dute; izan ere, mozorro onenentzat sariak izango baitira. Emanaldia gidatzeko eta girotzeko ardura Yogurina Borova aktore eta abeslariak izango du.
Lehen Zinefesta orain urtebete egin zuten. Orduan, Sonrisas y lagrimaseko protagonistek bete zuten Klub aretoa.