Kirolaren Egunean parte hartzeko gonbitea egin du Loiolako Erriberako auzo elkarteak
Besteak beste, futbol eta saskibaloi partidak izango dira; baita boleibola, haur motorren lasterketa, toka, igela ere… Krosean haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartuko dute. Horietan guztietan parte hartzeko, izena eman beharko da, igandean bertan, 10:30ean.
Kirolaren Egunak hainbat babesle izaten ditu urtero, eta hauek emandako produktuak oparitan emango dizkiete parte hartzaileei. Hala ere, aurtengo erregalurik bereziena auzo elkarteak udalaren laguntzarekin egindako auzoaren mapa izango da.