Kultur hiriburutzaren alde topa egin dute
Udal talde guztiak elkartu dira udaletxean Donostia ofizialki Europako Kultur Hiriburu izendatu dutelako. Juan Karlos Izagirre alkateak ospakizun eguna dela esan du, eta zinegotziek hala berretsi dute topa eginez. Olatu Talka jaialdiarekin izango du jarraipena festak, bihar eta igandea bitartean. Berrehundik gora ekimen antolatu dituzte asteburu luzeari begira.