Elkarretaratzea egingo du bihar Gernikako Akordioak
Gernikako Akordioak mobilizazioak egingo ditu bihar hainbat herritan, “Bateragune” auzian Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia dela eta. Donostian, Bulebarrean elkartuko dira, 19:00etan, “Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da” leloarekin.
Altzatar bat dago zigortuen artean; Arkaitz Rodriguez, hain zuzen ere. Sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Gorenak.