Rafael Munoa (ezkerrean) Aldamar kaleko bitxi dendan, 2007an. Eskubian, bere semea Claudio. (Argazkia: Amaia Portugal)
Gaur goizean zendu da marrazkilari donostiarra
Marrazkilaria ez ezik, bitxigilea eta umorista ere izan zen Rafael Munoa. Parte Zaharrean jaio zen, 1930ean; eta gaur zendu da, bere etxean. Aldamar kaleko Casa Munoa bitxi dendaren jabea izan zen.
Codorniz aldizkari satirikoaren lehen urteetan parte hartu zuen Rafael Azcona eta Chumy Chumezekin batera, bsteak beste. 2005ean Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina eman zion .