Udal talde guztiek elkarrekin ospatuko dute hiriburutzaren izendapen ofiziala
Udal talde guztiak udaletxean elkartuko dira gaur 13:15ean izendapen ofiziala ospatzeko. “Donostia gaur ofizialki Europako Kultur Hiriburu izendatzea espero genuen. Albistea alderantzizkoa izango litzateke”, esan du Bilduko Josu Ruiz zinegotziak.
“Donostiako hiritarrek izendapena merezi dute”, adierazi du gaur Jose Ignacio Wert-ek, Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministroak. Hiriburutza arrakastatsua izateko Espainiako Gobernuak “dagokiona” emango diola gaineratu du Wert-ek.