Bera Berako jokalari eta arduradunekin familia argazkia atera dute udaleko eta aldundiko politikariekin (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Udalak Bera Bera Eskubaloia omendu du gaur goizean. Sekulako denboraldia osatu du taldeak, Kopako eta ABF Ligako txapeldun ordea izatea lortu baitu, eta ondorioz, lehen aldiz, Txapeldunen Ligarako sailkatzea lortu du. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Josu Ruiz kirol zinegotziak bere lana eskertzeko plaka bat oparitu dio taldeari, udalaren izenean. Taldeak, berriz, jokalari guztiek sinatutako elastikoa eman dio Udalari.
Bihar bertan jokatuko du Ligako azken partida Bera Berak. Etxean jokatuko du, Bidebietako kiroldegian, 19:00etan. Murtzia izango da aurkari, baina emaitzak ez du sailkapenean eraginik izango. Ondoren, jai txiki bat egingo dute kiroldegian bertan, zaleei euren babesa eskertzeko.