Kultur hiriburutzaren ospakizuna, iruditan
Ofizialki Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu dutela ospatu dute gaur Nautikoan. Bertan elkartu dira Donostia 2016 proiektuaren alde lan egin duten eragile, agintari eta herritarrak. Orain Olatu Talkak hartu dio lekukoa. Musika talde sortu berrien zirkuitua, hiri kultura erakustaldiak, kultura libreari buruzko ekimenak… Donostia 2016 proiektua osatzen duten balioak gizarteratzeko asmoz abiatu da Olatu Talka.