Pako Etxeberria auzi medikuak gezurtatu egin du frankismo garaian eta ondoren haurrik lapurtu zenik
Eusko Legebiltzarrean Haur Lapurtuen auzia ikertzeko batzordearen bilera egin dute gaur goizean. Gaurko agerraldian Pako Etxeberria Aranzadi elkarteko kide eta auzi medikuak hitz egin du. Adopzio irregularrak akaso bai, baina lapurtutako haurrik ez dela izan uste du. Lapurtutako haurren auziarekin psikosi moduko bat zabaldu dela uste du Etxeberriak. Bere ustez, ikerketetan eta datuetan oinarrituta, ez frankismoan ezta ondorengo urteetan ere ez da haurrik lapurtu.
“Adopzio irregularrak egon direla defendatu dut. Haurrak erosi eta saldu egin ziren; hori sinisten dut. Baina ezin izan dugu frogatu frankismoan haurrak lapurtu zirenik”, adierazi du Pako Etxeberria medikuak. Gainera gezurtatu egin du hilobiak lurpetik atera diren kasuetan ez aurkitu ez denik. Itsasondon eta Polloen zilborreste hondarrak aurkitu zituztela azaldu du. Hezurrik ez, baina haur jaioberrien kasuan hezur horiek desintegratu edo ezerezean geratzea posible dela defendatu du. Familien jarrera ulertzen duela palzaratu du agerraldian, baina ezin da frogarik gabe salaketarik ezin dela egin esan du.