Lehen garagardo azoka egingo dute Herrerako frontoian
Garagardo izozkia Antolatzaileek 5.000 litro garagardo saltzea espero dute. Garagardoa bakarrik ez; saltxitxak eta ukondoa ere bai. Eta garagardo azokatan ohikoa ez den beste zerbait dastatzeko aukera ere izango da: garagardo izozkia.
Hainbat garagardo mota dastatu ahal izango dira; eta salneurriak 2’50 eta 4 euro bitartean izango dira. Saltxitxa razioak berriz 3’5 eurotan, eta ukondoa, 10 eurotan. Azoka asteazkenean ireki eta igandea arte izango da zabalik. Asteazken eta ostegunean 18:00etatik 23:00etara izango da zabalik; ostiralean, 18:00etatik 00:00etara; larunbatean, 12:00etatik 00:00etara; eta igandean, 12:00etatik 23:00etara.