Mugarik gabeko omenaldia egingo diote Txillidari
Mugarik gabeko omenaldia izango da. Munduan zehar hamar erakusketa baino gehiago egingo dira aurten Chillidaren obrari buruzkoak: Hego Korea, Frankfurt, Londres, Paris eta Munich, besteak beste.
Hainbat erakundek eta sortzailek bat egin dute omenaldiarekin. Etxepare institutuak Txillida katedra sustatu du Frankfurten. Juan Mari Arzak sukaldariak, berriz, postre bat egin du Txillidaren izenean. Haizearen Orrazia txokolatezko postre bihurtu du Arzakek.
Txillida Leku artistaren omenaldiarentzako espazioa ere izango da. Maiatzaren 26an rally fotografikoa egingo dute; eta ekainean matematikaren olinpiada. Uztaila eta abuztua bitartean, Uda batez Txillidarekin jarduera egingo dute; argazki lehiaketa izango da.
Abuztuaren 19an, Txillidaren heriotzaren urtemugan, omenaldiaren egitarauaren ekimen nagusia egingo dute. Ehun hitz Chillidarentzat proiektua aurkeztuko dute. Zientzia, artea eta literaturako 100 pertsona ezagunek ehun hitzez osatutako testuak idatzi dituzte Txillidaren inguruan. Donostiarrak beren bizitzan eta obran izan dute eragina azaldu dute. Testu horiek guztiak liburu batean bilduko dituzte ondoren. Edonork parte har dezake Chillidaren omenaldian, museoaren webgunearen bidez homenajeachillida@museochillidaleku.com helbidera idatzita. Madrilen Ilustrazioaren ABC museoak ere erakusketa antolatuko du bere obra grafikoarekin. Eta Madrilgo Unibertsitate konplutenseak omenaldia egingo dio bertako ikasle izandako artistari.