Mural bat pintatzen ari zirela Ertzaintza bertaratu eta identifikatu egin zituela salatu du Groseko Herri Bilguneak
Groseko Herri Bilguneak gertaera hau salatu du eta datozen egunetako ekintzetan parte hartzeko deia luzatu du. Maiatzaren 17an, osteguna, Tortura Euskal Herrian dokumentala aurkeztuko dute Torturaren Aurkako Taldearekin, Kortxoenea Gaztetxean. Larunbatean, Okendo kultur etxean Groseko Herri Bilgunearen aurkezpena egingo dute 11:00etan. Ondoren, Biteri plazan argazki herrikoia egingo dute, 14:00etan, eta Marruma Elkartean asto jana egingo dute. Maiatzaren 26rako, berriz, bertso saio bat prestatuko dute Katalunia plazan. Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze bertsolariek parte hartuko dute. Unai Gaztelumendi gai-jartzaile lanetan ariko da.