San Telmo Museoko berritze lanetan aurreikusitakoa baino 5 milioi gehiago gastatu ditu udalak
PPko Iñigo Arcauzek horrelako desorekarik ezin dela onartu, eta inbertsioak gertutik jarraitu beharko direla adierazi du Gaur goizean udal aurrekontuaren kontroleko batzordea egin dute; ordainketen likidazioaren txostena aztertu dute bileran. San Telmo Museoko berritze lanen kontu zerrendaren desoreka azaldu du txostenak. Ordaindu beharreko diru kopurua handiagoa izan dela azaldu du txostenak. Izan ere, berritze lanak egiteko esleitutako aurrekontua %33 garestitu da; eta udalak 5 milioi gehiago ordaindu behar izan ditu. Batzordeko presidente PPko Iñigo Arcauzek adierazi du horrelako desorekarik ezin dela onartu, eta hemendik aurrera inbertsioak gertutik jarraitu beharko direla. Intxaurrondoko kirol gune eta kultur etxe berriaren likidazio txostena ere prest izango da laster; eta Arcauzek kezka agertu du: “Ikusiko dugu zein den balantzea”.