Futbol partida bat baino gehiago
http://youtu.be/Faaa7Xq3QOM
Euskal Herriko emakumezkoen selekzioak historiako lehen partida jokatuko du Anoetan, ekainaren 23an, Eslovakiaren kontra
Hamaika gara lelopean festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte hurrengo ekainaren 23an, Euskal Herriko emakumezkoen selekzioaren lehen partidan. Partidaren harira, eta giroa berotzen hasteko, spot labur bat egin dute. Realeko zenbait jokalarik parte hartu dute: Aintzane Enzisok, Maialen Zelaiak, Larraitz Lucasek eta Ainara Herrerok.
Ekainaren 23an jokatuko dute partida, 16:30ean, Anoetan; baina egun luzea izango da. Goiz-goizetik hasita, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, Euskal Herria Kirola elkarteak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun guztirako.