
Donostia Kulturako Jon Aizpurua, Euskal Idazleen Elkarteko Ander Iturriotz, udaleko Nerea Txapartegi, Patxi Santamaria aktorea eta Donostia Kulturako Arantza Urkia (Argazkia: Estitxu Zabala)
12. Literaktum ekimenaren berri eman dute gaur goizean, hainbat arduradun eta partaidek. Literatura eta poesia oinarri dituen jardunaldiak antolatu ohi ditu urtero Donostiako Udalak Literaktum izenpean, baina hitzekin batera, musika eta antzerkiak ere bat egiten dute, hainbat emanaldietan. Hiriko kultur etxeetan zertaz gozatu izango da aurtengoan ere,
egitarau zabala osatu baitu. Gainera, udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak hitzarmen bat sinatu berri dute, eta horren bidez, literaturak presentzia handiagoa izango du hirian, hainbat idazleen partaidetzarekin.
Literaktumi dagokionean, Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak, esaterako, argitaratu berri duten Martutene eleberriaz hitz egingo du San Telmo Museoan, maiatzaren 23an (19:30). Kirmen Uribe, Josune Muñoz eta Iban Zaldua ere hirian izango dira, besteak beste.