Luis Bandres, 'Euskararen ekintzaile nekaezina'
Euskararen ekintzaile nekaezina izena du hari eskainitako biografiak.
Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du Bidegileak. Sorta bakoitzean euskalgintzan garrantzitsuak izan diren lau pertsonari buruzko liburuxka bana dago. Aurten 62., 63. eta 64. sortak argitaratu dituzte. Lehenengoan, Juan Martin Hiribarren (1810-1866), Agusti Xaho (1811-1858), Bruno Etxenike (1819-1893), eta Joseba Altuna (1887-1971) egileen biografiak daude. Bigarrenean, Luis Bandresenarekin batera, Xabier Lete (1944-2010), Mario Onaindia (1948-2003) eta Joxe Migel Bidador (1970-2010) bidegileen ibilbideak plazaratu dituzte. Hirugarrenean, Antonio Tovar (1911-1985), Yuri Zytsar (1928-2009), Rudolf P.G. de Rijk (1937-2003) eta Robert L. Trask (1944-2004). Azken zenbaki honetan atzerriko hizkuntzalarien lana jaso dute.
Eusko Jaurlaritzak Bidegileak bildumako sorta bat eskaini dio
Luis Bandres (Donostia, 1944-2009) Bidegile bilduman sartu berri da. Euskalgintzan aritu diren eragile eta sortzaileei eskainitako bilduma da Bidegileak. Euskararen eragile, politikari eta unibertsitateko irakasle izan zen Bandres. Irutxuloko Hitzako kolaboratzaile ere izan zen. ‘Loretopetik’ sailean idazten zuen.