Hiriko hamar jatetxetan menu bereziak eskainiko dituzte 25 euroren truke
Hurrengo astean Restaurant Week ekimena abian jarriko dute. Bisitari nahiz bertokoentzat bertako jatetxeetako jakiak dastatu eta euskal gastronomiaz gozatzeko aukera eskainiko dute ohi baino prezio merkeagoan.
Donostia Turismoak sustatu duen ekimenaren bidez, nahi duenak, uda sasoiaz kanpo, menu erakargarri bat izango du 25 euroren truke (%8ko BEZa erantsi gabe).
Menu eskaintza maiatzaren 21etik ekainaren 3ra bitartean izango da eta hiriko jatetxeotanhar daiteke lekua: Bokado San Telmon, La Cepan, La Fabrican, La Murallan, Bodegon Alejandron, Astelenan, Ni Neun, Patxi Aizpurun, Barkaiztegin eta Narrun. Donostiakoez gain, Gipuzkoako beste jatetxek hartu dute parte ekimenean.
Aukera galdu nahi ez dutenek sansebastianrestaurantweek.com atarian egin behar dute erreserba.