2016rako Atotxan AHTren geltokia egin nahi dute Jaurlaritzak eta Adifek
Jaurlaritzako eta Adifeko ordezkariek bilera egin dute Madrilen
2016an Atotxan Abiadura Handiko Trenaren geltokia nahi dute Jaurlaritzak eta Adifek. Uda hasieran Espainiako Sustapen Ministerioak geltokiaren zazpi proiektu aukeratuko ditu eta ondoren Jaurlaritza, Aldundia eta Donostiako Udalarekin batera erabaki beharko dute zein den zazpi diseinu horietatik egokiena. 2012a amaitu baino lehen aukeratuta egongo dela espero du Ernesto Gasco Garraio sailburuordeak. 2013an proiektua garatu egingo litzateke, eta 2014rako AHTren lehen geltokia izango dena eraikitzen hasiko lirateke.