Ceinproko ikasleek osatutako erakusketako irudia (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena oroituz,
Gernika: Kontatzeko modu desberdinak, sentimendu bera izeneko erakusketa osatu dute Ceinproko ikasleek. Urtero bereganatzen dute Ceinprokoek Ernest Llucheko erakusketa aretoa, euren lana erakusteko asmoz. Azken batean, ekimen horren bidez, ikasleek euren lanaren inguruan hirugarren pertsonen iritziak jasotzeko modua izaten dute. Guztira, 200 sortzaile ingururen artean egin dute erakusketa: 150 ikasle, 20 irakasle, eta eskolako beste hainbat kide. Gaur arratsaldean irekiko dute erakusketa, 19:00etan, eta ekainaren 23ra arte ikusteko aukera izango da; astelehenetik larunbatera.