Haur eta gazteentzako jarduera eskaintza zabala aurkeztu du Kutxak
Kutxa Fundazioak udarako prestatu dituen proposamenak aurkeztu ditu goizean, Kubo eraikinean. Eureka, Gaztetxoen Elkartea eta Ekogunearen eskutik, 3 eta 18 urte artekoek aisialdi ludikoa eta kulturala egiteko aukera zabala izango dute . Berritasunen artean, Axier Munian surflariaren Free Surfing eskolarekin lankidetzan, Donostia Ezagutzuz programako partaideek surfa eta honen inguruko filosofia ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, Arkitektura lantegia eta Antzerkia euskaraz programak ere abian jarri dituzte. Aurten gainera hamabost egunerako izena emateko aukera izango da.
Jarduera guztien izen emate epea gaur hasi da. Argibide gehiago Kutxasocial.net webgunean.