Herrerako garagardo azoka, iruditan
Lau egun gelditzen dira Herrerako garagardo azokaz gozatzeko. Gaur, osteguna, eta bihar, 18:00etatik 24:00etara; etzi, 12:00etatik 24:00etara; eta igandean, 12:00etatik 23:00etara. Denbora horretan guztian, 35 garagardo mota, freskagarriak, saltxitxa eta ukondoa dastatu ahal izango dituzte bisitariek. «Bejetarianoek zorte txarra izan dute», azaldu du Nagore Alkarreta Txirritako Txuriurdinak lagunarteko kideak. «Antolatzen dugun lehen urtea da eta sinplera jo dugu».
Horrelako itxura dauka lan egun batean garagardo azokak:
- 35 garagardo mota zerbitzatzen ari dira Herrerako garagardo festan. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Saltxitxak dira jarnaririk eskatuena Herrerako garagardo azokan. (Argazkia: Mikel Goñi)