Juncal Agirre margolaria emakumeen munduan murgildu da
Artista donostiarraren pintura erakusketa maiatzaren 27a arte izango da ikusga Kutxa Boulevard aretoan
Juncal Agirre (Donostia, 1978) sortzailearen erakusketan emakumea da protagonista. Kutxa Boulevard aretoan pop art estiloa oinarri duten margolanak zintzilikatu ditu. Pin-up emakumeek eta 50eko hamarkadako arteak ere inspiratu dute artista donostiarra. Erakusketa maiatzaren 27a arte izango da ikusgai.