
Bihar Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, San Telmo Museoaren Lagunek obra bat oparitu diote museoari. Zehazki, Luis Brocheton Muguruza (Donostia, 1826-1863) margolariaren
Retrato de señora con su hijo lana jaso du San Telmok. Lagunen elkarteko presidentea Montserrat Fornells da, eta berak esandakoaren arabera, Brocheton, lehen margolari gipuzkoar garrantzitsua izan zen.