Maratoi erdia dela-eta bide mozketak egingo dituzte igandean
Maratoi-erdiaren proba zaindu eta behar bezala egin ahal dela ziurtatzeko, zenbait errepide itxi eta hainbat autobus geltoki lekuz aldatuko dituzte goizeko 10:00etatik 13:30etara. Bulebarra, gainera, itxita egongo da 6:30etatik.
Erdialdean, Antigua-Ibaetan eta Grosen ibilgailuen zirkulazioa mugatuta egongo da. Ezin izango da ibilgailuz sartu Kontxa pasealekura, Zurriola hiribidera eta Bulebarrera. Zumalakarregi eta Tolosa hiribideetan ere murrizketak izango dira. Tolosa hiribidean murrizketak Igarako bidegurutzeraino iritsiko dira.
Auzo horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, udaltzainen, mugikortasun agenteen eta lasterketa-antolatzaileen azalpenak bete beharko dituzte.