Hipo eta Tomax pailazoak (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hipo eta Tomax pailazoek euren ikuskizun berria estreinatuko dute igandean Antzoki Zaharrean: ‘Papo Pupa’. Hipok istripua izango du bizikletatik erorita, eta ospitalean medikurik ez dagoenez, Tomax bera sendatzen saiatuko da. Ikuskizunak ordubete iraungo du eta sarrerak 4’5 eurotan daude salgai.